Murueta-Goiena Irazabal, Sabino (1906-1975)

Komunitate honentzako URI iraunkorra

BIOGRAFIA: Gautegiz-Artegan jaioa 1906an, mediku oftalmologoa izan zen eta Ondarroan jardun zuen mediku lanetan. Argazkizale amorratua zen, eta Busturialderako bidaietan, familiako eta eguneroko une ugari eta inguruko udalerri txikietako hainbat lekuen argazkiak egin zituen. Italiar emigranteen alaba batekin ezkondu zen, Vittoria Scolarekin, eta harekin eman zuen bizitza osoa. Gerra Zibilaren garaian, 1936-1937an, "Flechas Negras" brigadan sartu zen, eta soldadutzan Aragoiko fronteko bizitzaren argazki ugari atera zituen. 1975ean hil zen, 69 urte zituela. Bere lanaren zati bat, kalitate handiko 400 argazki baino gehiago, Aragoiko Artxiboen Sisteman dago bilduta, DARAn hain zuzen (Documentos y Archivos de Aragón). FUNTSAREN EDUKIA: Egile honek, 1934 eta 1958 urteen artean Gernikan-Lumon ateratako 77 argazkiek osatzen dute funtsa hau. Bertan, garaiko ohiturak, prozesio erlijiosoak eta abar jasotzen dira, eta bonbardaketaren aurreko Gernikako arkitektura eta kaleak antzeman daitezke.

Bilatu