Navea Arriola, Angel (1930-2019)

BIOGRAFIA: Angel Maria Navea Arriola, Arratzun jaioa 1930eko abuztuaren 23an, Gernikan hil zen 2019ko martxoaren 6an. Familiako zerrategian hasi zuen bere lan-bizitza, eta ondoren kamioilari lanetan ere ibili zen. Josune Uriarterekin ezkonduta, Lizeo tabernaren buru bilakatu zen harekin batera. Bere bizitzaren zati handi bat eman zuen Gernikan eta inguruetan gertatzen ziren era ezberdinetako ekintzak eta gertaerak grabatzen, eta baita Gernikari buruzko ikus-entzunezko informazioa biltzen ere. Lan horrek sortarazi du A.N.A. (Angel Navea Arriola) izeneko honako funts hau. A.N.A. FUNTSAREN EDUKIA: "Angel Navea Arriola" funtsak Gernikako kaleetan, 40 urteetan zehar (1970-2010) grabatutako bideoen aukeraketa bat biltzen du. Baita aurreko hamarkadetako Gernikari buruzko Angelek berak bildutako hainbat ikus-entzunezko dokumentu ere. Bertan, Gernika eta gernikarren egunerokotasunaren irudiak, ohiturak eta jai-egutegia, hainbat kirol-jarduera, bilakaera sozio-politikoa edo udalerriko fisionomiaren aldaketak erakusten dira. Deskarga daitezkeen 1.849 bideo biltzen ditu, eta horietan gutxi gorabehera Gernikako 3.000 herritar identifikatu dira. Izenburuen idazkeran Angelek berak erabilitako moduak errespetatu izan doguz, nahiz eta ageriko akatsak egon. Kasu horietan, izenburu alternatibo bat proposatu izan da.

Bilatu

Erantsitako azken lanak

Erakusten 1 - 5 de 1849