Izenburua
Procesión de Semana Santa en Gernika
Resumen
Deskribapena
1956ko Aste santuetako Gernikako eta Lumoko prozesioak biltzen ditu: -Gernikan, Kristo Asto Gaineko prozesioa Erramu-igandean, Santa Zezilia korala Ricardo Zallo Gazteluak zuzenduta. Horrez gain, besteak beste, honako hauek agertzen dira: Carlos Magunagoikoetxea, Maguna (alkatea, Potxorrita bezala ezaguna), Jose Luis Abaunza, Fernando Bizkarra, Antonio Egia (txistularia), Guillermo Solloa, Angelines Zubieta, Cruz Etxabe (Kruzita Pello bezala ezaguna), Fernando Bilbao (klarinetearekin), Jose Antonio Oar Olazar (kamararekin), Alfonso Irigoien (Euskaltzaindiakoa), Fernando Goitisolo (Oporio)…. Andre Mariako elizan sartzen dira atzeko atetik. -Lumoko prozesioa: Kristo gurutzearekin. Jose Mari, Pilar Kaltzada, Mila Obieta, Blanca Salegi, Juan Luis Omaetxebarria, Rosario Uribarrena (Rosarito), Nicolas Gainza, Iñaki Garai, Agurtzane Arriola, Marisa Onaindia, Arantza Arzanegi, Kontxi Uribe, Lourdes, Fernando Senz, Jabier Zamudio… agertzen dira. -Gernikan: Kristo gurutzera lotuta (Pipergorri Piper baltz bezala ezaguna), Ecce Homo, San Juanen figura, Kristoren ehorzketa, Andre Maria nahigabetua… Rafael Madariaga eta Luis Iriondo (banderaduna) agertzen dira. Jarraian, Udaletxeko korporazioa. Foru plazan Ehorzketa Santua irudikatzen da. -Via Crucis: Veronica, Miren Ormaetxea da, eta penitentea Gabriel Albizu. Horiez gain, Fernando Bizkarra, Jesus Toña eta Ricardo Zallo Gaztelua ere badaude. Koroa Teodoro Makazagak zuzentzen du.
Citación
Data