Izenburua
Imágenes de Gernika 1960-1970
Resumen
Deskribapena
1960-1975. urteetako gertaera ezberdinak biltzen dira: Aste Santuetako erlijio-prozesioa, Jai Alai frontoiaren inaugurazioa, euskal dantzak, tronpa lehiaketa, txirrindularitza lasterketa, Agustinoak, 1965. urteko Gernikako jaiak, futbol lehiaketa Athletic Viejas Gloriasen aurka eta 1974.urteko uholdeak. -Astelehenetako merkatua plaza barruan. -Frontoiaren inaugurazioa 1963 ekainaren 29an: Jesus Toña, Maria Dolores Enderika, Rufino Unceta-barrenechea Ibarzabal, Don Cruz Ugalde, Augusto Unceta-barrenechea Azpiri, Julian Arzanegi Sarrikolea. Inaugurazioan ospatutako elizkizuna. -Idi Probak Industria kaleko frontoi zaharrean eta zaldi probak Lurgorrin. -Lumoko San Pedro eliza. -Euskal dantzak Pasealekuan: Elai Alaieko dantza taldea: Victor Bilbao Azkue, Juan Ramon Bilbao…Foruko Urdaibai dantza taldea Kaixarranka dantzatzen. -Garellano kuartelaren musika banda eta tronpa lehiaketa Artekalen: Jabier Estebanez, Alejandro Sagredo, Jose Mintegia. -Bogamazua otxote abesbatza. -Txirrindularitza lasterketa: irabazlea Adolfo Urrutia eta Barandika babeslea. -Agustinoak -Txistulariak: Jose Antonio Oar Izagirre atabalaria. -Rufino Beaskoetxearen sukaldeak babestutako sukaldaritza lehiaketa: Francisca Llantada (Paca la Txata), Emilia Agirre, Filomena Akordaerrementeria ... -Betikoak kuadrila: Jose Antonio Uriarte Itxaso, Felipe Arrien Apraiz, Jose Ignacio Etxeandia. -San Roketxuko kuadrila desfilea, 1965. urteko Gernikako jaietan. -Futbol lehiaketa, Viejas Glorias vs. Athletic de Bilbao, Santa Luciako zelaian “Taller de Subnormales''-entzako dirua batzeko asmoarekin. -1974ko uholdeak: Errenteriako Zubia, Idoiaga, Katarro...
Citación