Izenburua
XX. Gernika Sariak eta "Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua" ekitaldia
Resumen
Deskribapena
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena, 2025eko apirilaren 26an. Bakearen eta Beradiskidetzearen aldeko Gernika Sarien XX. edizioa Jai-Alai frontoian. Sarituak Antonio Guterres, Nazio Batuetako Idazkari Nagusia eta Antropologia-auzitegiko talde argentinarra izan ziren. Lehen saria Tobias Volle Pforzheimeko alkateak eman zion Argentinako Antropologia Forentseko Taldeko zuzendariari, Mercedes Saladori. Bigarren saria Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak eman zion Miguel Angel Moratinosi, Zibilizazioen Aliantzarako Nazio Batuen (UNAOC) goi ordezkaria. Sari banaketaren ondoren, Nazio Batuetako Zibilizazioen Aliantzak eta "Religions for Peace" elkarteak "Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua" izeneko ekitaldia aurkeztu zuten, historikoki bonbardatutako hirietan mezu partekatu bat sustatzeko. Parte-hartzaileak: Miguel Angel Moratinos, Francis Kuria, Ibone Bengoetxea, Maria Jesus San Jose, Ahmed Gurbanov, Allahshukur Pashazadeh, Xabier Irujo, Roman Walczak, Marti Olivella, Amos Gitai, Andoni Goikoetxea, Janire Gonzalez, Annette Gonzalez, eta Jeffrey Sachs. Ekitaldian PAUSE (Iñar Sastre, Xabier Zeberio, Eñaut Zubizarreta), Garazi Egiguren eta Eneko Galdos eta Jone Martinezen emanaldia egon zen. Antolatzaileak: Gernika-Lumoko Udala, Stadt Pforzheim (Pforzheimeko udala), Gernika Gogoratuz elkartea, Gernikako Bakearen Museoa, Gernikako Kultur Etxea, Nazio Batuetako Zibilizazioen Aliantza (UNAOC) eta Religons for Peace elkartea.
Citación