Izenburua
Pelicula de la procesión pasada a video
Resumen
Deskribapena
Prozesio ezberdinak biltzen dira: 1960.urteko prozesioa Artekale eta Adolfo Urioste kaleetan. 1958. urteko Via Crucisaren eta prozesioaren ibilbidea irudikatzen da argazki bidez: Errenteriatik irten, Mertzedetik (goizeko 7.00etan), zubia gurutzatu, Don Tello kaletik jarraitu (kotxeen kontrako noranzkoan). Bertatik Veronika irtetzen da, kasu honetan Begoña Insunza da. Merkatu Plazara arte jarraitu eta Adolfo Urioste kaletik gora egin Andre Maria elizara heldu arte (goizeko 8.00etan). Lehenengo ibilbide hau bukatzean. 1956ko Aste Santuetako Gernikako eta Lumoko prozesioak: -Gernikan, Kristo Asto Gaineko prozesioa Erramu-igandean, Santa Zezilia korala Ricardo Zallo Gazteluak zuzenduta. Horrez gain, besteak beste, honako hauek agertzen dira: Carlos Magunagoikoetxea, Maguna (alkatea, Potxorrita bezala ezaguna), Jose Luis Abaunza, Fernando Bizkarra, Antonio Egia (txistularia), Guillermo Solloa, Angelines Zubieta Elorriaga, Cruz Etxabe (Cruzita Pello bezala ezaguna), Fernando Bilbao, Jose Antonio Oar, Olazar, Alfonso Irigoien, Fernando Goitisolo (Oporio)…. Andre Mariako elizan sartzen dira atzeko atetik. -Lumoko prozesioa: Kristo gurutzearekin. Jose Mari, Pilar Kaltzada, Mila Obieta (Katxi), Blanca Salegi, Juan Luis Omaetxebarria, Rosario Uribarrena (Rosarito), Nicolas Gainza, Iñaki Garai, Agurtzane Arriola, Marisa Onaindia, Arantza Arzanegi, Bilbao (Sarrikolearekin ezkondua), Kontxi Uribe, Lourdes, Fernando Senz, Jabier Zamudio (Osko)… agertzen dira. -Gernikan: Kristo gurutzera lotuta (Pipergorri Piper baltz bezala ezaguna), Ecce Homo, San Juanen figura, Kristoren ehorzketa, Andre Maria nahigabetua… Rafael Madariaga eta Luis Iriondo (banderaduna) agertzen dira. Jarraian, Udaletxeko korporazioa. Foru plazan Ehorzketa Santua irudikatzen da. -Via Crucis (goizeko zazpiak aldera irtetzen zen Errenteriatik): Veronica Miren Omaetxea da eta penitentea Gabriel Albizu. Horiez gain, Fernando Bizkarra, Jesus Toña eta Ricardo Zallo Gaztelua ere badaude. Koroa Teodoro Makazagak zuzendua.
Citación