Izenburua
Gernika-Lumo. Bonbardaketaren 68. urteurrena
Resumen
Deskribapena
Irudietan William Kelly artista eta laguntzaileak ageri dira "Figura espiritualak: Bakearen pasarteak Suaren eta Argiaren Plazan" proiektuaren prozesu artistikoan eta instalazioan. Proiektua Foru Plazan erakutsi zen 2005eko apirilaren 18tik maiatzaren 8ra "Arte humanista: leku sinbolikoak" erakusketaren barruan, Gernikako bonbardaketaren 68. urteurrenaren eta Bakearen aldeko Museoen V. Nazioarteko Konferentziaren harira. Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogiratuz erakundea eta Kultur Etxea. Bestetik, William Kelly eta Alex Carrascosaren "Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sarien" marrazkia egiteko prozesua ere erakusten da. Irudi gehiago: KEI 00161 y KEI 00490.
Citación