Izenburua
Procesiones y Vía Crucis
Resumen
Deskribapena
1956ko Aste Santuetako Gernikako eta Lumoko prozesioak biltzen ditu: Gernikako prozesioa: Kristo Asto Gaineko prozesioa Erramu-igandean, Santa Zezilia korala Ricardo Zallo Gazteluak zuzenduta. Horrez gain, besteak beste, honako hauek agertzen dira: Carlos Magunagoikoetxea, Maguna (alkatea, Potxorrita bezala ezaguna), Jose Luis Abaunza, Fernando Bizkarra, Antonio Egia (txistularia), Guillermo Solloa, Angelines Zubieta, Cruz Etxabe (Kruzita Pello bezala ezaguna), Fernando Bilbao (klarinetearekin), Jose Antonio Oar, Olazar (kamerarekin), Alfonso Irigoien (Euskaltzaindiakoa), Opolio Goitisolo…. Andre Mariako elizan sartzen dira atzeko atetik. Lumoko prozesioa: Kristo gurutzearekin. Jose Mari, Pili Calzada, Mila Obieta (Katxi), Blanca Salegi, Juan Luis Omaetxebarria, Rosario Uribarrena (Rosarito), Nicolas Gainza, Iñaki Garai, Agurtzane Arriola, Marisa Onaindia, Arantza Arzanegi, Bilbao (Sarrikolearekin ezkondua), Kontxi Uribe, Lourdes, Fernando Senz, Javier Zamudio… agertzen dira. Gernikako prozesioa: Kristo gurutzera lotuta (Pipergorri Piper baltz bezala ezaguna), Ecce Homo, San Juanen figura, Kristoren ehorzketa, Andre Maria nahigabetua… Rafa Madariaga eta Luis Iriondo (banderaduna) agertzen dira. Jarraian, Udaletxeko korporazioa. Foru plazan Ehorzketa Santua irudikatzen da. Via Crucis: Veronica, Miren Ormaetxea da eta penitentea Gabriel Albizu. Horiez gain, Fernando Bizkarra, Jesus Toña eta Ricardo Zallo Gaztelua ere badaude. Koroa Teodoro Makazagak zuzendua.
Citación
Data